XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskera gure kaleetan.

Berrogeita amar egun buruan, Diario Vasco iriki danean, poz aundiarekin zuzentzen ditut berriro nere itz txiroak, pobreak, euskal irakurleari.

Ez da gaurko egunez euskera askorik entzuten gure eguneroko bizitzan.

Uri aundietan, eta iri-buruetan Bilbo, Gasteiz eta Donosti aitatu ditzagun etxetik kanporako izkuntza bakarra gaztelera dugu.

Ez Donostian bertan ere, ez dugu kaleetan jendearen aurrean ezpaiñetan euskera askorik entzungo.

Etxe barrenetan darabilkitenak berriz, batez ere aurtxoekin mintzatzeko erabiltzen dute euskera.

Etxeko bata zaar bat bezala; kalerako gauza ez bagenuke bezala.

Gasteiz'eko Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak alegia, bere aldetik, ia egunero ematen ditu argitara euskeraz idatzitako iragarkiak.

Edozer gai dala-ta, ortxen ikusten oitu gera, nola-alako euskeran idatzia, euskal itzulpen izan nai lukean zerbait edo....

Geronen buruari galde egin bear genioke, nik askotan egiten diot beintzat, zenbatek irakurtzen ote ditun eguneroko irakargi auek euskeraz egiñak dauden aldea irakurriaz....

Erantzuera askotan eman oi diot nere buruari: gutxik.

Geienak, itzulpena ongi ala gaizki edo-ta, erdipurdi egiña ote dagon ikusteagatik....

Izan ere, euskaldun geranok, askotan ez dugu geurea dugun mintzaira elkarren arteko artuemanetan erabilliko, baiña zorrotzak gera besteren akatsak salatzen eta besteren euskal itz-erabilketari, iztegiari, kritika egiteko! Neroni leenengotakoa!.

Bereibillean, automobillean alegia, ordu askotxo pasatzen ditugunok, beste alde batetik, sarritan entzuten ditugu euskerazko irratsaioak.

Illunabarrean, eten-gabeko euskal irratsaioa dauka Donostia'ko Erri-Irratiak.

Berdin goizetan eguerdi arte Bilbao'ko Erri-Irratiak ere Euskalerri'ko bazter geienetan entzun daitezke gaur euskerazko irrati-saioak.

Leen ez genuan orrelakorik.

Jakiña dan bezala, Euskal Jaurlaritzak ordain bat ezarri du euskal saio auek egiten dituztenentzat.

Irrati-bidez egiñiko euskerak ez duala naiko iragarki edo anuntziorik jasotzen edo bereganatzen, eta Jaurlaritzaren eskuz, euskaldunok eutsi bear euskerarik irratsaioetan izango ba'da!.

Euskal-kultura babesteko era bat dugu ori.

Eta ezin esan ongi egiña ez dagoenik.

Euskera egunero egunkarietan ikusiaz, eta irratibidez entzun izanik, ia nolabait, gure kaleetan euskera dakitenak euskeraz elkarrekin izketan eta oiuka entzuten ditugun!.

Gure erri-nortasunak zenbat irabaziko lukean!.

Joxe ZARAUTZ'ek.